Gazteak euskaraz etorkizuna eraikiz' lehiaketako lanik onenak saritu dituzte
www.periodicoelberri.es
www.periodicoelberri.es 
icono de búsqueda de contenidos

Gazteak euskaraz etorkizuna eraikiz' lehiaketako lanik onenak saritu dituzte

www.periodicoelberri.es | 17 jun 2019

 

wwww.periodicoelberria.eus 2019-06-17 14:40

  •  
  •  

'Gazteak euskaraz etorkizuna eraikiz' lehiaketako lanik onenak saritu dituzte

Nerabeak ikus-entzunezkoen testuinguruan euskaraz jarduteko sustapen dinamika egin da azken urtean, Foru Aldundiak bultzatuta. Hamabi hilabetez lurraldeko sei ikastetxetako 300 bat ikaslek trebakuntza jaso dute, eta gaur, lanik onenek sariak jaso dituzte Tabakalerako 2deo laborategian, besteak beste, Oñatiko Zuazola Larrañako institutuko ikasleek egindakoak.

Lehiaketara aurkeztutako 21 proiektuetatik sei saritu dituzte gaurko ekitaldian. Garailea izan da Ordiziako Jakintza ikastolako Kirol arropa etorkizunean lana; bigarren saria jaso dute Oñatiko Zuazola-Larraña BHIko gaztetxoek, Hezkuntza etorkizunean bideoagatik; eta hirugarren saria izan da, Tolosako Herrikide ikastetxeko ikasleendako, Etorkizuneko komunikazioa lanagatik. Era berean, beste sari batzuk ere banatu dituzte: Euskara saria izan da Oñatiko Zuazola-Larrañako Gipuzkoa garapen jasangarrirako bidean bideoarendako; grabazio eta edizio onenaren aipamena Jakintza Ikastolako Etorkizuneko garraioa lanarendako; eta Publikoaren Saria, Oñatiko Zuazola-Larrañako Hezkuntza etorkizunean proiektuarendako. 

Aitortza honetaz gain, ikas-bidairako diru-laguntza jaso dute guztiek, Gipuzkoako jarduneko diputatu nagusi Markel Olanoren, Hizkuntza Berdintasuneko jarduneko zuzendari Garbiñe Mendizabalen eta 2deo laborategiko arduradun Iban Arantzabalen eskutik. 

Sari-emate ekitaldian lagun izan dituzte Ixa taldeko Unai Portilla, Maddi Castro eta Zuneri Tanizuri taldeko sortzaileak; izan ere, guztiak dabiltza ikus-entzunezkoen alorrean proiektu berritzaileak sustatzen. Eta bukaeran, euskarazko Puntu Koma webseriearen lehen kapitulua ikusi dute.

Datorren edizioa gertatzen

Diputatu nagusiak egitasmo pilotu honen "irakurketa positiboa" egin du eta, jakinarazi du Gipuzkako Foru Aldundia datorren edizioa gertatzen hasita dagoela, Gipuzkoako ikastetxe guztietara zabaltzeko asmoz. Gazteek ikus-entzunezkoak asko kontsumitzen dituztela jakinik, eta "euskararen erabilera bermatzeko hil ala biziko gaitzat" hartu du nerabeak alor honetan formatzea eta euskaraz aritzera animatzea.

2deo laborategia martxan jartzeko garaian egindako ikerketak "hainbat datu kezkagarri" eman dituela jakinarazi du Olanok; horren adibide, gaztetxoek ikusten dituzten eduki guztietatik, hamarretik zazpi gaztelaniaz dira, bi euskaraz eta bat ingelesez. 

Hiru fasetan landuta

Nerabeak ikus-entzunezkoaren testuinguruan euskaraz aritzeko sustapen dinamika esperimentala izan da Gazteak euskaraz etorkizuna eraikiz hain zuzen ere Etorkizuna Eraikizen baitan, eta hiru fasetan banatua.

Trebakuntza fasean hainbat ikastetxetako ikasleei, 300 bati, sozializazio eta formakuntza saioak eskaini zizkieten, ekoizpen etxe baten eskutik. Bigarrenik, nerabeek euren kabuz sortu eta ekoiztu zituzten ikus-entzunezko lanak. Horietatik 21 proiektu aurkeztu zituzten sariketara eta guztiak Youtubeko Hi Gazte kanalera igo. Bideo horietako onenak saritu dituzte gaur.

Temas relacionados:

Opiniones de este contenido

Esta web se reserva el derecho de suprimir, por cualquier razón y sin previo aviso, cualquier contenido generado en los espacios de participación en caso de que los mensajes incluyan insultos, mensajes racistas, sexistas... Tampoco se permitirán los ataques personales ni los comentarios que insistan en boicotear la labor informativa de la web, ni todos aquellos mensajes no relacionados con la noticia que se esté comentando. De no respetarse estas mínimas normas de participación este medio se verá obligado a prescindir de este foro, lamentándolo sinceramente por todos cuantos intervienen y hacen en todo momento un uso absolutamente cívico y respetuoso de la libertad de expresión.




 No hay opiniones. Sé el primero en escribir.


Escribe tu comentario
* Datos requeridos
Título *
Contenido *
Tu nombre *
Tu email *
Tu sitio web
 
Te recomendamos...
parentesys
https://www.parentesys.es/
Noches de jardín
https://www.revistanochesdejardin.com/
IDEA DEL RENACIMIENTO
https://press.parentesys.com/9782/
La variable
https://press.parentesys.com/35960/
FORMACIÓN SOCIOCULTURAL III
https://press.parentesys.com/13775/