Zumalakarregi zenaren kide ohia izanik
EL PUEBLO

Zumalakarregi zenaren kide ohia izanik

Garazi Gonzalez De Durana | 16 mar 2020

Guda garaia oso gogorra da. Baliteke liberalismoak gizartearentzat zenbait onura ekartzea,baina hain ona izango al da euskaldunontzat? Ez dut uste. Oraintxe bertan Euskal-Herria ez da herri askea,beraz ezin dut esan,ezin dut jakin nola askatu dezakegun gure aberria. Aginte absolutista baten mende egonda ere, behintzat gure foruak mantenduko dira eta neurri handi batean Euskal-Herriak ez du bere nortasuna galduko. Baina orain, liberalismo eta ilustrazio ideien erruz, aldaketa bortitzak datoz; liberalismoak ez du euskal foruak errespetatzeko asmorik. Eta galera horren aurrean zerbait egiteko aukera izanez gero, zilegi da aukera aprobetxatzea. Fernando VII-a- ren Karlos izeneko anaia erregea izatea lortuez gero,euskal foruak salbatzeko aukera daukagau,aldiz, Isabel II-a erregina izanez gero,euskaldunontzat galera handiagoa izango da.

 

Arrazoi guzti hauek direla zio,nere ahide eta lagunak, nere etxea,nere subasterra, nere lurra eta nere sorlekua utzi behar izan ditut,guda honen bidez, Euskal-Herria lagundu ahal izateko.

 

Guda hau, gutxi gora behera 1833. urtean hasi zen; urte batzuk pasa dira ordutik eta malenkoniaz beterik, guztiz doluturik,oroitzen dut Zumalakarregi zenaren elkartasun, konpromesu eta laguntasuna.

 

Zumalakarregi oso argia zen eta ideia bikainak izaten zituen gudari karlista izan zen, gainera, gure buruzagia izateaz gain, guda urteotan izan dudan lagunik onenetarikoa izan da. Ormaiztegin jaioa eta 1835an Bilboko setioan erahila.

 

Hil zutenetik, guk, bere ondoan borrokatu izan dugun kideok bere falta somatzen dugu;izan ere, buruzagi handi bat galdu dugu eta ez dakigu mundu osoan, historia osoan zehar bera baino buruzagi hoberik  egongo den.

Temas relacionados:

Opiniones de este contenido

Esta web se reserva el derecho de suprimir, por cualquier razón y sin previo aviso, cualquier contenido generado en los espacios de participación en caso de que los mensajes incluyan insultos, mensajes racistas, sexistas... Tampoco se permitirán los ataques personales ni los comentarios que insistan en boicotear la labor informativa de la web, ni todos aquellos mensajes no relacionados con la noticia que se esté comentando. De no respetarse estas mínimas normas de participación este medio se verá obligado a prescindir de este foro, lamentándolo sinceramente por todos cuantos intervienen y hacen en todo momento un uso absolutamente cívico y respetuoso de la libertad de expresión.




 No hay opiniones. Sé el primero en escribir.


Escribe tu comentario
* Datos requeridos
Título *
Contenido *
Tu nombre *
Tu email *
Tu sitio web
 
Te recomendamos...
CANCA DIGITAL RD
https://press.parentesys.com/30831/
HIPATIA Asociación Intercultural
https://www.viahipatia.es/
Diari El Carrilet de Salou
https://www.elcarriletsalou.com/
Ultima News
https://press.parentesys.com/27457/
MEXICO EN EL PUEBLO
https://press.parentesys.com/46514/