Euskal Karlistaldiak
Euskal historia
Euskal historia 
icono de búsqueda de contenidos

Euskal Karlistaldiak

Maier, Haizea, Itziar, Irati eta Saioa | 9 mar 2020


Gerra karlistak, Espainian egondako 3 gerra zibilak izan ziren XIX. mendean. Fernando IV. legea aldatu zuenean bere anaia tronua izan beharrean bere alaba tronua izateko sortu zen gatazka izan zen. Lehenengo eta hirugarren gerrak, (1833-1839 eta 1872-1876) izan zuten eragina Euskal Herrian, Nafarroan, Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban. Hona hemen gerrak eragindako gertakari nagusiak: 

 

LEHEN GERRA KARLISTA

Bilboko setioa:

Bilboko bigarren setioa 1836ko urriaren 23 eta abenduaren 24en artean Bilbo inguruan gertatu ziren operazio militar multzoa izan zen. Lehen Karlistaldian Bilbo hartzeko karlisten bigarren saiakera izan zen aurreko urteko porrotaren ondoren. Bi hilabete iraun zuen konfrontazioan Bilbon kantonatutako isabeldar tropek hiria defendatu zuten, baina setioa ez zen amaitu Baldomero Esparterok gidatutako gudarosteak Lutxanako guduan garaipena lortu zuen arte.

 

Bergarako besarkada: 

Maroto karlista jeneralak eta Espartero jeneral liberalak Bergara udalerriko Irizar jauregian sinatutako hitzarmenaren aurkezpen sinbolikoa da, Bergaran egindakoa 1839ko abuztuaren 31n. Bi egun lehenago Oñatin sinatu zuten hitzarmena. Honekin Euskal Herrira Lehen Karlistaldiaren amaiera iritsi zen. Karlistek aldarrikapen asko galdu zituzten; batik bat, On Karlosen erregetza eta Antzinako Erregimenaren ezarketa. Horren ordez, Elisabet II.aren erregealdia eta 1837.ko Espainiako Konstituzioa ezarri ziren. Hala ere, Espartero jeneralak Euskal foruak jarrai zitezen eskatzeko akordioa hartu zuen, eta horrela urte horretako urriaren 25ean euskal foruak baieztatzen zituen legea onartu zen. Hala ere, lege honek foruak Espainiako instituzioei aldatzeko ahaltasuna eskaintzen zien eta gainera foruak Espainiako batasun konstituzionalaren menpe jartzen zituen. Honek kontraesan bat suposatzen zuen, eta azkenean hau izan zen Espainiako gobernuak euskal foruak deuseztatzera eraman zuena.

 

Foruen indargabetze legea:

Murriztu egiten ditu foruak Esukal Herriko leku guztietan.

 

1839 eta Gasteizko Dekretua (1841): 

Hego Euskal Herriak ez zuen foru bakar bat izan, baizik eta lau herrialdeetako bakoitzak (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaia) berea izan du. Hala ere, hainbat ezaugarri berdin izan zituzten foru horiek guztiek, eta horregatik hitz egin dezakegu Hego Euskal Herriko foruez oro har. Foru horiek Erdi Aroan eta Antzinako Erregimenean eratu ziren, eta 1839 arte iraun zuten. Urte hartatik aurrera, ika-mika ugariren sorburu izan ziren, eta horren ondorioz gatazka armatuak ere izan ziren, bereziki karlistaldiak. 

Dekretu honen bidez esparterok foruak kendu eta eskumenak murriztu zizkieten (Nafarroak galtzen du erresuma izaera…). Bergarako Hitzarmenaren ondoren, Espainiako Gorteek 1839ko urriaren 25eko Legea onartu zuten. Lege horren lehen artikuluan foruak onartzen ziren “batasun monarkikoari kalterik egin gabe”. Bigarren artikuluan, berriz, Madrilgo gobernuak eta aldundiek beharrezko aldaketak egin behar zituztela agintzen zen, foruak erreinuko konstituzioarekin bateragarriak izan zitezen.

 

Nafarroako Lege Itundua: 

Lehenengo Gerra Karlistaren ondorioz (1833-1840) Nafarroak erresuma izaera galdu zuen. Bergarako Hitzarmenean, 1839an, Espartero jenerala prest agertu zen lege proiektu bat aurkez zedin gomendatzeko; Gobernuak Gorteetan aurkeztuko zuen lege proiektuaren helburua Nafarroako Foruak berrestea edo aldaraztea izanen zen. Azkenean, Gobernuak Foruak berresten zituen lege bat promulgatu zuen, beti ere batasun konstituzionala hautsi gabe.

 

Prozesu horren emaitza, 1841 Lege Itundua, "foru erregimenaren" abiapuntua izan zen. Harrezkero Nafarroa ez zen erresuma izanen, eta horren trukean autonomia handia emanen zitzaion. 

 

HIRUGARREN GERRA KARLISTA

1876ko foruak indargabetzeko legea: 

Antonio Canovak  ezarritako legea izan zen, non Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako gizonezkoak, estatuak behar bazituzten, gerretara soldadu gisa joateko. Hortaz aparte, estatuak eskatutako zerga kopuru bat ordaintzea. Gainera, estatuak, foruak guztiz kendu zituen probintzia haiei.

Temas relacionados:

Opiniones de este contenido

Esta web se reserva el derecho de suprimir, por cualquier razón y sin previo aviso, cualquier contenido generado en los espacios de participación en caso de que los mensajes incluyan insultos, mensajes racistas, sexistas... Tampoco se permitirán los ataques personales ni los comentarios que insistan en boicotear la labor informativa de la web, ni todos aquellos mensajes no relacionados con la noticia que se esté comentando. De no respetarse estas mínimas normas de participación este medio se verá obligado a prescindir de este foro, lamentándolo sinceramente por todos cuantos intervienen y hacen en todo momento un uso absolutamente cívico y respetuoso de la libertad de expresión.




 No hay opiniones. Sé el primero en escribir.


Escribe tu comentario
* Datos requeridos
Título *
Contenido *
Tu nombre *
Tu email *
Tu sitio web
 
Te recomendamos...
FORMACIÓN SOCIOCULTURAL III
https://press.parentesys.com/13775/
Noticias del Futbol
https://press.parentesys.com/44750/
VTC News
https://press.parentesys.com/2883/
ECOVANGUARDIA
https://press.parentesys.com/3745/
HIPATIA Asociación Intercultural
https://www.viahipatia.es/