Hilabete batzuk lehenago Arapilesko guduan galdu egin genuen eta ez geuden gure momenturik hoberenean. Armée du Midi izeneko frantziar armada osatzen zuen lehendabiziko lerroa. Bigarren lerroan Armée du Centre izeneko armada zegoen, Jean-Baptiste Drouet Erlongo kondeak zuzenduta.
Lerro biek mendebalderantz bira egiten zuten, gure Bonapartek erasoaldia norabide hartatik etorriko zitzaiola pentsatzen zuelako. Reillek zuzendutako Armée du Portugal izeneko armada gudu-zelaiaren iparraldean, Abetxuku, Gamarra eta Gamarragutxia okupatuz.
Frantses armada esaten bazaio ere, bertan baziren ere 2.066 alemaniar eta 1.349 italiar. Guztira 58.000 soldadu eta 152 kanoi genituen.
Wellingtonek zuzendutako armada, anglo-portugaldar armadaz eta Giron jeneralak zuzendutako espainiar 4. armadaz osatuta, lau zutabetan banatu zen, bakoitzak armada inperialaren giltzazko kokagune bana erasotzeko agindua zuena.
Ekainaren 21eko goizeko 08:30tan, Hillen gudarosteek Argantzongo muinoak eraso genituen. Erasotzeko lehendabizikoak Morillo jeneralak zuzendutako espainiar 1. dibisioa izan zen, Morillo bera zauritua izanik.
Errenditu ginen borroka asko eta gero eta iparralderantz jo genuen 8.000 erori eta zauritu eta 2.000 preso utziz. Gainera genituen 152 kanoietatik 152 galdu genituen. Aliatuek, berriz, 4.500 erori izan zituzten. Jose Bonapartek, britainiar husar errejimentu batek bere berlina eraso zuenean, zaldi bat hartu eta ihes egin behar izan zuen arpilatutako altxorra atzera utziz. Behin madarikatu haiek garaipena lortuta, Alaba jeneralak britainiar-zalditeriaren unitate hartu eta Gasteizen sartu zen. Horrela, haien arpilatzea saihestu zuen, beste hainbat lekutan egin ez zena.
Esta web se reserva el derecho de suprimir, por cualquier razón y sin previo aviso, cualquier contenido generado en los espacios de participación en caso de que los mensajes incluyan insultos, mensajes racistas, sexistas... Tampoco se permitirán los ataques personales ni los comentarios que insistan en boicotear la labor informativa de la web, ni todos aquellos mensajes no relacionados con la noticia que se esté comentando. De no respetarse estas mínimas normas de participación este medio se verá obligado a prescindir de este foro, lamentándolo sinceramente por todos cuantos intervienen y hacen en todo momento un uso absolutamente cívico y respetuoso de la libertad de expresión.
No hay opiniones. Sé el primero en escribir.