Independentzia Gerra
Independentzia gerra, 1808 eta 1814 artean frantsesen eta espainiaren artean gertatutako gerra izan zen. Nazioarteko gerra izan zela esan dezakegu Frantzia, Britainia Handia, Espainia eta Portugal parte hartu zutelako eta gerra zibila izan zela espainiarren artekoa ere izan zelako. Kontua da ezegonkortasun politiko handia zegoenez Karlos IV.a eta Godoyk Frantziarekin bat egin zutela Britainia Handiaren kontra egiteko. Espainiak Portugal inbaditzeko asmoa zuten Napoleonen tropei Espainian sartzeko baimena eman zieten baina frantsesek espainiar hiriak okupatu zituzten. Hori gutxi balitz, Napoleonek Karlos IV.ari eta Fernando VII.ari abdikatzera eta bere anaia zen Jose I Bonaparteri espainiar tronua ematera behartu zien. Espainiar herritarrak Madrilen maiatzaren 2an matxinatu eta gerra piztu zuten frantsesak espainiatik kanporatzeko. Egon ziren pertsonaiak frantses eta frantsestuak eta fernandinoak izan ziren. Frantsestuak espainiar ilustratuak ziren, Jose I. Bonaparteren monarkiaren aldekoak ziren, ideia liberalen defendatzaileak. Fernandinoak, berriz, espainiar abertzaleak ziren, gerrilletan antolatuta zeudenak eta Britainia Handia eta Portugalen laguntza zuten. Bi taldetan zeuden banatuta: Fernandino liberalak eta Fernandino absolutistak. Fernandino liberalek Fernando VIIaren monarkia parlamentarioa defendatzen zuten eta absolutistek Fernando VIIaren monarkia absolutua eta antzin erregimena. Independentzia Gerran gertakizun asko gertatu ziren, baina haien artean Donostiako sutea eta Gasteizko Gudua aztertuko ditugu. Gerra espainiarrek irabazi zuten eta frantsesak erretiratu egin ziren. Guda bukatzeko Valenciako ituna sinatu zuten eta Fernando VII.a tronura itzuli zen. Gertakarien artean, donostiako sutea eta gasteizko gudua egon ziren.
Donostiako sutea
Tropa britainiar eta portugesak Donostian sartu ziren, eta bi hilabetetik gorako setioaren ostean, mendekua hartu zuten, ez borrokalariekin, baizik eta populazio zibilarekin. Lekukoek kontatu dute populazio zibilaren aurka eraso egiteko eta bidean topatzen zuten guztia suntsitzeko aginduak zituztela. Lapurtu zuten, lehenengo dirdira egiten zuen guztia, gaztelarrek Ameriketako konkistan bezala, urrea, zilarra eta bitxiak, eta gero beste guztia, harriak barne, ondoren inguruko herrietan saltzeko. Beren hildakoez kezkatu aurretik, emakume guztiak bortxatu zituzten, heldu eta umeak barne, eta bere ohorea defendatu zuena, baionetarekin gurutzatu zuten. Lapurretaren ondoren, mozkortu ostean eta hainbat altxor eta emakumerengatik eztabaidan ibili ostean, hiriari su eman zioten. 60 eguneko bonbardaketatik bizirik atera zen hiriari su eman zioten.
Gasteizko gudua
Gasteizko gudua 1813ko ekainaren 21ean izan zen borrokan, independentzia gerraren amaieran, frantziar tropek José Bonapartek eskoltatuta, britainiar, portugaldar eta espainiar tropen kontra Wellingtoneko dukeak gidatuta borrokatu zuten. Azkenean, Wellingtonen tropek, Frantziarrak handik kanporatzea lortu zuten eta guda irabazi zuten. Orduan, Jose Bonaparteren ejertzitua erretiratu zen, espainiako beste eremuetara.
Esta web se reserva el derecho de suprimir, por cualquier razón y sin previo aviso, cualquier contenido generado en los espacios de participación en caso de que los mensajes incluyan insultos, mensajes racistas, sexistas... Tampoco se permitirán los ataques personales ni los comentarios que insistan en boicotear la labor informativa de la web, ni todos aquellos mensajes no relacionados con la noticia que se esté comentando. De no respetarse estas mínimas normas de participación este medio se verá obligado a prescindir de este foro, lamentándolo sinceramente por todos cuantos intervienen y hacen en todo momento un uso absolutamente cívico y respetuoso de la libertad de expresión.
No hay opiniones. Sé el primero en escribir.