AMERIKAKO IRAULTZA
El Cochinillo Peripatético
El Cochinillo Peripatético 
icono de búsqueda de contenidos

AMERIKAKO IRAULTZA

Magia Miguel Herrera | 22 nov 2020


 

AMERIKAKO IRAULTZA


 

Amerikako Iraultza XVIII. mendean izandako asaldura politikoa izan zen: Ipar Amerikako hamahiru koloniak bat egin zuten Britainiar Inperiotik askatzeko, eta elkarturik Ameriketako Estatu Batuak bilakatu ziren. Lehenik, Britainia Handiko Legebiltzarrari aginpidea ukatu zioten, legebiltzar hartan beren ordezkaririk itsasoz bestaldetik gobernatzen baitzituen. Gero, erregeren funtzionarioak kanporatu zituzten. 1774erako koloniek Kongresu Probintzial bana edo erakunde baliokide bana zeukaten, euren buruak gobernatzeko, baina Inperioaren barnean. Britainiarrek soldaduak bidali zituzten, berriz ere euren aginte zuzena ezartzeko

Hamahiru kolonia horiek metropoliaren aurkako lehenengo altxamendu koloniala burutu zuten. Beraz, Amerikako Iraultza Ingalaterra Berriko kolonoen eta Britainia Handiaren arteko gatazka izan zen, eta kolonoek independentzia lortzean amaitu zen. Frantziak eta Espainiak laguntza militarra eman zieten kolonoei, Britainia Handia ahuldu nahian. Gerraren etapa erabakigarria kolonoek Saratogan (1778) eta Yorktownen (1781) irabaztean hasi zen. 1783an, Versallesko Bakea sinatu zen: Britainia Handiak AEBen independentzia aitortu zuen.

Kolonietako biztanleak Europa ilustratutik heltzen zitzaizkien berdintasun eta askatasunaren inguruko ideiek hauspotuta metropoliari aurre egin zioten. 

Arazoak ekonomian zuen jatorria. Koloniek ekonomia-sistema propioa garatu zuten, eta metropolia (nazio kolonizatzailea) beren garapenerako oztopotzat hartzen hasi ziren. Britainia Handiak Amerikako lehengaiak eskuratzeko interesa zuen, baina ez industria garatzekoa. Gainera tentsio politikoa areagotu egin zen. Kolonietan, Itun Koloniala zegoen indarrean, eta itun horri esker, kolonoek autonomia handi samarra zuten. Ere britainiar legeak ez zien Londresko Parlamentuan inolako ordezkaritzarik errekonozitzen eta, horren aurrean adierazi zuten ez zutela inolako zergarik eta legerik onartuko, Ingalaterrako Parlamenturako diputaturik aukeratzerik izan ezean. Horregatik zergen gatazka sortu zen. 1764tik 1766ra bitartean, Jurgi III.a erregea zenbait lege indarrean jartzen saiatu zen, kolonietako zergak arautzeko, baina kolonoek protestatuz eta Ingalaterrako produktuei boikota eginez erantzun zuten.

Gertaera nagusiak hauek izan ziren: Independentzai gerra, Politikaren alorrean, Thomas Jeffersonek, Amerikako Iraultzaren ideologoak, Virginiako Eskubideen Aldarrikapena idatzi zuen (1776). Bertan, subiranotasun nazionalaren, botereen banaketaren eta sufragioaren printzipioak adierazi ziren, eta AEBen Independentzia Aldarrikapenaren oinarria zian zen. 1776ko uztailaren 4an sinatu zen AEBen independentzia.

Independentziaren ondoren estatu berri bat jaio zen: Amerikako Estatu Batuak. Bertan erregimen liberala ezarri zen. Gobernu eredu errepublikarra ezartzen zuen, presidenteari eskumen zabalak emanez. Estatu berriak egitura federala zuen. Botere banaketa ezartzen zen: Presidenteak botere betearazlea zuen, Botere legegilea ere herritarrek hautatzen zuten, Botere judiziala auzitegien esku zegoen.

Independentziaren ondoren estatu berri bat jaio zen: Amerikako Estatu Batuak. Bertan erregimen liberala ezarri zen. Gobernu eredu errepublikarra ezartzen zuen, presidenteari eskumen zabalak emanez. Estatu berriak egitura federala zuen. Botere banaketa ezartzen zen: Presidenteak botere betearazlea zuen, Botere legegilea ere herritarrek hautatzen zuten, Botere judiziala auzitegien esku zegoen.

Temas relacionados:

Opiniones de este contenido

Esta web se reserva el derecho de suprimir, por cualquier razón y sin previo aviso, cualquier contenido generado en los espacios de participación en caso de que los mensajes incluyan insultos, mensajes racistas, sexistas... Tampoco se permitirán los ataques personales ni los comentarios que insistan en boicotear la labor informativa de la web, ni todos aquellos mensajes no relacionados con la noticia que se esté comentando. De no respetarse estas mínimas normas de participación este medio se verá obligado a prescindir de este foro, lamentándolo sinceramente por todos cuantos intervienen y hacen en todo momento un uso absolutamente cívico y respetuoso de la libertad de expresión.




 No hay opiniones. Sé el primero en escribir.


Escribe tu comentario
* Datos requeridos
Título *
Contenido *
Tu nombre *
Tu email *
Tu sitio web
 
Te recomendamos...
DEMO PARENTESYS Press
https://demo.parentesys.com/
VTC News
https://press.parentesys.com/2883/
ElGanchoSocial
https://press.parentesys.com/49170/
The House Style
https://press.parentesys.com/29862/
Xtreme News
https://press.parentesys.com/30094/