Vienako Kongresua eta Aliantza Santua
El Cochinillo Peripatético
El Cochinillo Peripatético 
icono de búsqueda de contenidos

Vienako Kongresua eta Aliantza Santua

Haizea de Miguel | 22 nov 2020


 

Vienako Kongresua eta Aliantza Santua

Vienako Kongresua Europako potentzia nagusiak, hala nola, Austria, Prusia, Errusia, Erresuma Batua eta Frantzia, Europa aurreko egoerara itzultzeko asmoarekin, XIX.mendearen hasieran, 1814-1815. urteen artean egindako kongresua izan zen; Frantziako Iraultzaren eta Napoleonen Inperioaren ostean, Ilustrazioko ideiei aurre egitea zaila bazen ere. Garai hau Berrezarkuntza edo Errestaurazio izenez ezagutzen da.

Metternich kantziler austriarra bultzatuta, monarkia absolutisten Europa berrezartzeko ideiarekin, Errusiako Alexander I.a  Tsarra, Frederick William III.a  Prusiako erregea, Charles Maurice de Tallyrand Frantziako atzerri ministroa eta Viscount Castlereagh Erresuma Batuetako atzerri ministroa Vienako kongresuan bildu ziren. Absolutistek berrezarri nahi zituzten ideiak honelakoak ziren: monarka errege dela Jainkoaren nahiaz, eta berak bakarrik agintzen duela herrialdean, gizartea estamentutan edo estatuan antolatuta dagoela, eta estatu pribilegiodunek soilik daukatela erabaki politikoetan parte hartzeko aukerarik, lege bakarra monarkak idatzitakoa dela, eta erregea dela subiranotasunaren jabe bakarra. Ideia guzti hauek berreskuratzeko, Aliantza Santua izenez ezagututako itun militarra sinatu zuten. Horrela, beraien herrialdetako batean Frantziakoaren antzeko iraultzarik gertatzekotan elkarri lagunduko zioten, gainera, militarki esku-hartzeko eskubidea zuten.

1814.urtean ideia liberalak Europa osoan hedatu ziren. Konstituzioa ezarrita zegoen, gizonen eta hiritarren eskubideen deklarazioa Liberalismoan eta Ilustrazioan aldarrikatutako ideietan oinarritzen zena. Antzin Erregimenean pribilegioak zituztenek, jada ez zituzten, eta guztiek berdina ordaindu behar zuten, politikan esku hartzeko aukera guztion esku zegoen, bakoitza beren ideiak aldarrikatzeko librea zen… Monarkak hori desagertzeko nahian hainbat helburu adostu zituzten Vienako kongresuan, bereziki, orokorrean egin nahi zuten gauzarik garrantzitsuena Napoleonek egindako eta lortutako guztia deuseztea zen,  hau da, Frantzia lehengo mugetara eramatea, Napoleonen garaian tronua galdu zuten ahalik eta monarkia zahar gehien berrezartzea eta monarka guztiek botere absolutua berreskuratzea. Beraz, beste gatazkaren bat saihesteko irtenbideren bat bilatzen zuten. 

Legetimotasuna, erantzukizuna, esku-hartzea eta biltzarren sistema ziren Berrezarkuntzaren printzipioak. Hauek, Frantziari 700.000.000 frankoko kalte-ordainak ordainarazi zieten, inori aurretik baimena eskatu gabe edo norbaiti galdetu gabe, gainera, koalizio-indarrek 3-5 urtez Frantzia okupatu zuten. Erregeek beraien tronoetan berrezartzean, Europako mapa berrantolatu zuten beraien mesedetan oinarrituta, herrien xede nazionalak aintzat hartu gabe. Egin zituzten aldaketak hauek dira: Frantziak Napoleonek irabazitako lurraldeak galdu zituen eta Errusiak, Prusiak, Austriak eta Sardiniak  lurralde horiek irabazi zituzten; Orangeko Etxeak bere gain hartu zuen Herbehereetako Erresuma; Erresuma Batuari Hegoafrikako Lurmuturreko kolonia, eta Afrika eta Asiako beste kolonia batzuk egokitu zitzaion; eta azkenik, Ibai askotan nabigazio-askatasuna ezarri zen. 

Nolanahi, liberalismoaren ezarkuntzan atzerapausua suposatu bazuen ere, berrezarkuntzak ez zuen luze iraun, esaterako, erregeen botere gehiegikeriaren ondorioz gero eta ahulagoa bihurtzen hasi zen, eta kongresua egiten hasi zirenerako, Napoleonek Frantziako Iraultzako ideia liberalak Europa osoan zabaldu egin zituen. Beraz, liberalismoaren eta nazionalismoaren ideiak gero eta indar gehiago hartzen ari ziren, eta Berrezartzearen aurkako bi indar bihurtu ziren.

Temas relacionados:

Opiniones de este contenido

Esta web se reserva el derecho de suprimir, por cualquier razón y sin previo aviso, cualquier contenido generado en los espacios de participación en caso de que los mensajes incluyan insultos, mensajes racistas, sexistas... Tampoco se permitirán los ataques personales ni los comentarios que insistan en boicotear la labor informativa de la web, ni todos aquellos mensajes no relacionados con la noticia que se esté comentando. De no respetarse estas mínimas normas de participación este medio se verá obligado a prescindir de este foro, lamentándolo sinceramente por todos cuantos intervienen y hacen en todo momento un uso absolutamente cívico y respetuoso de la libertad de expresión.




 No hay opiniones. Sé el primero en escribir.


Escribe tu comentario
* Datos requeridos
Título *
Contenido *
Tu nombre *
Tu email *
Tu sitio web
 
Te recomendamos...
ElGanchoSocial
https://press.parentesys.com/49170/
LA VOZ DE LENA
https://www.lavozdelena.es/
DISCERE
https://press.parentesys.com/6628/
Tribuna Digital China
https://www.tribunadigitalchina.com/
IDEA DEL RENACIMIENTO
https://press.parentesys.com/9782/