Alemaniaren batasuna XIX.mendearen bigarren erdian, 1866-1871. urteen artean, Prusiak zuzendutako batasuna izan zen. Alemania 36 estatu desberdinetan zatiturik zegoen, eta batasunerako eragozpenik handiena bi potentzia germaniarren arteko ezinikusia zen: Austria eta Prusia. Batasun prozesua gatazka armatu eta odoltsu luze baten ondorioa izan zen, liberalismoan ezarrita, burgesiak boterea hartu baina nahiko atzerakoia.
Prusia eta Austria oso ezberdinak ziren arlo ekonomiko, sozial eta politikoan. Austria inperio zentralista eta autoritario bat bezala eratua zegoen, hainbat herri (eslaviarrak, alemaniarrak, hungariarrak, errumaniarrak eta italiarrak) bizi ziren lurralde bat gobernatzen zuena, hizkuntza, erlijio eta ohitura ezberdinekin. Egoera honek, sarri, Austriako monarkiaren aurkako altxamendu nazionalistak eragin zituen. Hala ere, biztanleria prusiarra askoz homogeneoagoa zen. Modu honetan, Otto von Bismark kantziler prusiarrak Estatu guztiak Prusiako aginte-makilaren menpean batzea posible egin zuten gerra arrakastatsu ugari zuzendu zituen; esaterako, Austriaren aukako bat, 1866an, eta Frantziaren aurkako bestea, 1870ean. Otto von Bismarck kantzilerrak Austriaren eta Frantziaren kontrako gerra.
Hainbat faktoreek eragin zuten, hala nola, Alemania XIX. menderen erdia baino lehen 36 estatu desberdinetan zatiturik zegoen eta bi potentzia germaniar nagusiak (Prusia eta Austria) etsaituta zeuden estatu horien gainean zuten eragin handiagoa lortu nahi zutelako. Zollverein edo aduana-elkartea, hau da, merkataritza errazteko elkartea, sortu zuen alemaniar estatu guztiak bilduz bertan. Gainera, 1848ko iraultzen testuinguruan Frankfurten bildutako parlamentu batek koroa eskaini zion Prusiako erregeari, baina honek ez zuen onartu parlamentu liberala zelako. Hortik aurrera Prusiak gerraren bidea hautatu zuen batasuna lortzeko.
1866an Austriaren kontrako gatazka armatu eta odoltsu luze bat hasi zen, 1871an bukatu zena. Otto von Bismarck kantzilerrak zuzendu zituen gerra arrakastatsuak. Geroago, 1870ean Frantziaren kontrako gerra bat egon zen eta 1871eko Sedaneko garaipenarekin bukatu zen. XIX. mendearen azken herenean, bazirudien Europak nolabaiteko egonkortasuna lortu zuen, bai politikoki bai mugei dagokionez. Baina hainbat gatazkak oraindik bizirik jarraituz zuten. Austriar eta Turkiar inperioak erregimen absolutistak izaten jarraitzen zuten. Inperio horien barruan arazo nazionalak zeuden, hau da, independentzia nahi zuten herriak zeuden. Mendebaldeko Europan, berriz, borroka politikoak helburu berriak zituen: demokrazia eta eskubide sozialak onartuak izatea.
II. Inperio (Reich) alemaniarra eratu zen Alemaniako lurraldeak batuz eta Guillermo I.a Kaiser (enperadore) izendatu zuten. Potentzia ekonomiko, politiko eta militar garrantzitsua izango zen ordutik aurrera. Azkenean, Europan politikan eta mugetan oreka bat lortu zen, gatazka batzuek oraindik irekita jarraitu arren. Estatu berria ere sortu zen (Alemania), eta burgesia bilakatu zen klase agintatria. Liberalismoa ezarri zen eta potentzia ekonomiko, politiko eta militar garrantzitsua izango zen ordutik aurrera.
Iraia Knörr González
Esta web se reserva el derecho de suprimir, por cualquier razón y sin previo aviso, cualquier contenido generado en los espacios de participación en caso de que los mensajes incluyan insultos, mensajes racistas, sexistas... Tampoco se permitirán los ataques personales ni los comentarios que insistan en boicotear la labor informativa de la web, ni todos aquellos mensajes no relacionados con la noticia que se esté comentando. De no respetarse estas mínimas normas de participación este medio se verá obligado a prescindir de este foro, lamentándolo sinceramente por todos cuantos intervienen y hacen en todo momento un uso absolutamente cívico y respetuoso de la libertad de expresión.
No hay opiniones. Sé el primero en escribir.