Frantziako iraultza
PERIODICOSCOPE
PERIODICOSCOPE 
icono de búsqueda de contenidos

Frantziako iraultza

23 nov 2020

Frantziako Iraultza, XVIII. mendearen bukaeran Frantzaia eta Europa asaldatu zuen gatazka politiko eta soziala izan zen. Iraultza 1789an hasi zen Asanblada Nazionala eratu zenean eta 1799an bukatu, Napoleonek estatu-kolpea eman zuenean. Horri esker, Frantzian Antzin Erregimena baztertu eta erregimen liberal berria ezarri zen. Gatazka horretan aurrez-aurre egon ziren Antzin Erregimenaren aldeko (noblezia eta kleroa) eta kontrako (burgesia eta herri xehea) taldeak. 

 

Antzin Erregimenaren aldeko taldeak gutxiengoa izanik ere, ez zuten zergarik ordaintzen eta lanpostu hoberenak zituzten, pribilegiatuak izanagatik. Beraz, ez zituzten pribilegioak galdu nahi. Herri xehearen barruan, burgesiak botere ekonomikoa zuen baina ez zuten botere politikoan eraginik hirugarren estatu barruan zeudelako. Ilustrazio eta liberalismoko ideiek oinarri ideologikoa eman zioten eta iraultzak sustatu eta zuzendu zituen botere politikoa eskuratzeko. Gainontzeko herri sektoreen egoera latza zen, pobrezian bizi ziren eta gosea pasatzen zuten. Beraz, iraultza aukera ona zen euren egoera hobetzeko, horregatik burgesiari lagundu zioten asmo horretan.

 

1789an Frantzia krisi ekonomiko eta sozial izugarria pairatzen ari zen. Horren arrazoi nagusien artean aipatzekoak dira honakoak: prezioen igoera eta herritarren haserrea eragin zuten eta 1760tik aurrera gertatu ziren uzta txarrak; 3. Estatuaren barruko taldea izanik eta pribilejio-gabekoak izateak eragiten zuen burgesiaren atsekabea, horren ondorioz botere politikotik baztertua zegoelako; eta, azkenik, Estatuaren eta gortearen gastu handiegiek eta horiek ordaintzeko etengabeko zergek eraginako monarkia eta ogasunaren krisia.

Frantziako Iraultza zerga erreforma batek abiatu zuen. Ogasunaren zorra arintzeko zerga berri bat proposatu zuten, pribilegiatuek barne ordaindu beharko zutena. Baina pribilegiatuek uko egin eta erregeari eskatu zioten Estatu Orokorrak biltzeko. Estatu Orokorrak 1789an bildu ziren, erregea, noblezia, klero eta herri xeheko ordezkariekin. Hirugarren estatukoak ez zeuden konforme bozkaketa sistemarekin eta pertsonako bozka bat eskatu zuten. Nazio subiranotasunaren ideia aldarrikatuz Hirugarren Estatuak, Asanblada Nazionalean eratu zen eta erregeak ez zien Versallesen sartzen utzi. Asanblada Nazionala pilotalekuan bildu zen eta bertan sin egin zuten eurak zirela nazioaren ordezkari eta konstituzio bat idatzi arte ez zirela bertatik aterako. Herritarrek Parisko kaleetan beren babesa erakutsi zieten, uztailaren 14an Bastillako presondegia hartuz eta iraultzari hasiera emanez. Landa-eremuan ere iraultzarekin jarraitu zuten. Egoera horren aurrean Asanblada Nazionalak pribilegio feudalak desegin eta Gizonen eta Herritarren eskubideen Aldarrikapena onartu zuten iraultzaren oinarriak ezarriz. 

 

Iraultzaren bilakaeran hiru une bereizten dira. Lehenengoari Biltzarra deritzogu eta monarkia konstituzionala ezarri zen (1789-1792), 3 etapa bereiziz: Batzar Nazionala, Batzar Nazional Konstituziogilea eta Batzar Nazional Legegilea. Burgesia moderatuak gidatu zuen eta lehenengo konstituzioa idatzi zen, erregea mantenduz. Hala ere, noblezia eta erregeak kontrairaultza abiatu zuten. Hala, bigarren etapan, burgesia erradikalak eta sektore herrikoiek bere aldarrikapenak bultzatu zituzten errepublika demokratikoari bide emanez (1792-1795), aldi honetan Konbentzioa izeneko gobernua ezarri zen, erregeari lepoa moztu eta konstituzio berri bat idatzi zen, zeinetan gizonezkoen sufragio unibertsala onartu zen. Bi une bereizten dira, girondinoen konbentzioa (1792-1793) eta jacobinoen konbentzioa edo izualdiarena (1793-1794). Herritarren gobernuarekin bukatzeko burgesia kontserbadoreak estatu kolpe baten bidez gobernua eskuratu zuen eta Direktorioa ezarri zuen gobernu gisa (1795-1799). Garai honetan errepublika kontserbadorea ezarri zen. Azkenik, 1799an Napoleon Bonaparte jeneralak beste estatu kolpe baten bidez direktorioa kendu eta Kontsulatua ezarri zuen, iraultzan zehar eskuratutako lorpenak finkatuz, eta, horrela, iraultzari amaiera emanez.

Horri esker Antzinako Erregimena desegin eta sistema liberal berri bat ezarri zen. Hala ere, pertsona ugari hil ziren, Frantzia borroka politikoetan eta barne zein kanpo gatazketan nahastu baitzen. Edonola ere, ideia iraultzaile eta liberalak Europatik zabaltzea eragin zuen. Esan daiteke Aro Garaikidearen antolaketa politikoari dagokionean Antzinako Erregimenaren desagerpena ekarri zuen gatazka erabakiorra izan zela eta mendebaldeko gizarteen oinarriak finkatu zituela, aurrerapausu garrantzitsua izan zen, jendarte modernoen demokratizaziorako bidean.

Temas relacionados:

Opiniones de este contenido

Esta web se reserva el derecho de suprimir, por cualquier razón y sin previo aviso, cualquier contenido generado en los espacios de participación en caso de que los mensajes incluyan insultos, mensajes racistas, sexistas... Tampoco se permitirán los ataques personales ni los comentarios que insistan en boicotear la labor informativa de la web, ni todos aquellos mensajes no relacionados con la noticia que se esté comentando. De no respetarse estas mínimas normas de participación este medio se verá obligado a prescindir de este foro, lamentándolo sinceramente por todos cuantos intervienen y hacen en todo momento un uso absolutamente cívico y respetuoso de la libertad de expresión.




 No hay opiniones. Sé el primero en escribir.


Escribe tu comentario
* Datos requeridos
Título *
Contenido *
Tu nombre *
Tu email *
Tu sitio web
 
Te recomendamos...
Ultima News
https://press.parentesys.com/27457/
DEMO PARENTESYS Press
https://demo.parentesys.com/
Enfermeria Activa
https://press.parentesys.com/24715/
NotiCoba
https://press.parentesys.com/21001/
Xtreme News
https://press.parentesys.com/30094/