HAURROK EZ GENUKE LAN EGIN BEHAR
 
icono de búsqueda de contenidos

HAURROK EZ GENUKE LAN EGIN BEHAR

Euskadiko XIX. mendeko industrializazioan industria handiak sortzen hasi ziren eta hauek lan baldintza kaskarrak zekarten, are gehiago ume bat bazara.

Izaro Blanco | 23 mar 2020


 

 

 Trianoko mendietatik burdin ez fosforikoa ateratzeko aukera, eta Britainia Handian metal hori eskatzea izan ziren Euskadiko industrializaziorako pausoa, eta,horrela, industria handiak sortu ziren, hala nola Labe Garaiak Bizkaian.

 

 Herrietako jendea hirira aldatzen hasi zen industria siderujikoan lan egiteko, eta hori sekulako gorakada izan zen ekonomiarentzat. Baina, pobrezian bizi ziren familiak , nahiz eta txarra izan, ez zuten beste aukerarik eta etxeetako txikiak fabriketara eraman behar izaten zituzten lan egitera. Nahiz eta lantegi batean bizitza oso gogorra izan, adin txikiko haurrek egin ohi duten lana ez da oso garrantzitsua, baina oso arriskutsua izan daitezke. Lanen adibide bat da, esaterako, amek makinak erabiltzen zituzten bitartean lurrera erortzen zen materialaren arrastoak jasotzea. Kontua da haur txiki asko makinen artean harrapatuta geratu ohi direla horiek jasotzean, eta kasurik txarrenetan hiltzera irits daitezke.

 

 Eta zergatik daude hainbeste haur fabrikan lanean, aurrerapen ekonomikoarekin eskolan edo jolasean egon ahal badira? Kontua da gurasoen soldata ez dela nahikoa familia bat  osorik mantentzeko; horrela, 6 urtetik aurrera, gutxi gorabehera, etxeko txikiak lantegian elkartzen ziren familiari ekonomikoki laguntzeko. Ematen zitzaien soldata gurasoen soldataren laurdena zen, egunero 12-14 ordu inguru lanean egon arren. Bidegabekeri bat!

 

 Lanorduetan hainbat lesio fisiko izaten zituzten (bizkarreko bihurritua, ikusmen txarra, nekea eta ahultasuna), arnasa hartzeko zailtasunak, eta, kasu batzuetan, heriotza.

 Gainera, haurrek lanean pasatzen dutenez, ez dute ikasteko astirik, eta horrek eragiten du haurren zati handi batek irakurtzen edo idazten ez jakitea. Hala ere, zorionez, ondo pasatzeko eta jolasteko uneren bat badute, batez ere igandeetan, elizara joaten dira lan egin behar ez den eguna baita.

 

 Azken finean, esan nahi dudana da haurrak arriskuan jartzen ari garela eta ez da bidezkoa, haiek ikasteko, disfrutatzeko eta gozatzeko jaioak dira, gutxienez haien bizitzako garai hauetan. Esan ezetz haur-esplotazioari!

 

Euskadi, 1899ko martxoak 23

Temas relacionados:

Opiniones de este contenido

Esta web se reserva el derecho de suprimir, por cualquier razón y sin previo aviso, cualquier contenido generado en los espacios de participación en caso de que los mensajes incluyan insultos, mensajes racistas, sexistas... Tampoco se permitirán los ataques personales ni los comentarios que insistan en boicotear la labor informativa de la web, ni todos aquellos mensajes no relacionados con la noticia que se esté comentando. De no respetarse estas mínimas normas de participación este medio se verá obligado a prescindir de este foro, lamentándolo sinceramente por todos cuantos intervienen y hacen en todo momento un uso absolutamente cívico y respetuoso de la libertad de expresión.




 No hay opiniones. Sé el primero en escribir.


Escribe tu comentario
* Datos requeridos
Título *
Contenido *
Tu nombre *
Tu email *
Tu sitio web
 
Te recomendamos...
Salon del Automovil de Ginebra
https://press.parentesys.com/728/
Las revoluciones de la edad moderna
https://press.parentesys.com/45286/
Proyecto de aula
https://press.parentesys.com/8241/
DEMO PARENTESYS Press
https://demo.parentesys.com/
Congéneres
https://press.parentesys.com/43561/