INDUSTRIALIZAZIOAREN ERAGINAK EUSKAL HERRIAN: BIZKAIKO ETA GIPUZKOAKO INDUSTRIALIZAZIOA
 
icono de búsqueda de contenidos

INDUSTRIALIZAZIOAREN ERAGINAK EUSKAL HERRIAN: BIZKAIKO ETA GIPUZKOAKO INDUSTRIALIZAZIOA

Industrializazioa oso garrantzitsua izan zen Euskal Herrian XIX. mendean, prozesua poliki garatu zen; bereziki Bizkaia eta Gipuzkoa dira nabarmentzekoak, hantze hasi baitzen dena.

Izaro B., Unax, Aimara eta Izaro R. | 23 mar 2020


 

 

            Euskal Herriko industralizazioa, industria jarduera nabarmen eta nagusia bilakatzeko prozesua, XIX. mendean abiatu zen, nahiz eta aurretik metalurgiari lotutako burdinola asko egon. Batez ere, Bizkaian eta Gipuzkoan hasi zen, jada zituzten portutaz, burdinez eta azpiegiturez baliatu baitziren; Bizkaian XIX. mende erdialdean, Gipuzkoan XIX. mende amaieran eta Araban eta Nafarroan XX. mende erdialdean hasi zen. 

 

            Espainia garai hartan, Britainia Handia eta Alemania moduko herrialdeekin konparatuta, oso atzeratua zegoen.  XIX. mendearen hasieran hasi ziren liberalismoa ezartzen: gizartean klaseak, politikan botere-banaketa, eta ekonomiaren arloan, kapitalismoa; bitartean burgesiak are eta botere gehiago lortzen zihoan. Estatuaren barruan, gehienen industrializatu zen lurraldea Euskal Herria izan zen, Kataluniarekin batera. Euskal industrializazioaren garapena XIX. mendean zehar gizarteak izan zuen modernizazio prozesuarekin zerikusi handia du.

 

Euskal Herrian, Antzinako Erregimena eta nekazaritzan oinarritutako sistema-ekonomikoa uztearen aldaketa hau graduala izan zen, baina XIX. mendean zehar nabarmena, bereziki karlistaldi bakoitzaren ondotik. Mugen aldaketak, fiskalitate aldaketa eta zerga-sistemaren aldaketak, hasiera batean, Bilbon zentralizatu ziren eta industrializazioa piztu zuten Bigarren Karlistaldiaren ondoren, foruen amaiera Hego Euskal Herrian gertatu eta gero. 

 

           Industria-iraultzaren lehen urratsak XIX. mendearen erdialdean egin ziren Euskadin. Bilboko burgesiak abiarazi zuen prozesu modernizatzailea eta kapitalista. Denbora gutxian, Bizkaia oso eskualde industralizatua bihurtu zen. Hemengo enpresariak handiak ziren, oligarkak, hau da, herriaren boterea gutxi hoien esku zegoen,  aberatsak zirelako, familiaren loturengatik, edo kontrol militarraren bidez.

 

           Lehen industria-birmoldaketei eta burgesen inbertsioei esker, 1841. urtean lehen sozietate anonimoa agertu zen: Santa Ana Bolueta sozietatea, metalurgia- fabrika bat. Geroago, 1846an, Ybarra familiak Nuestra Señora La Merced fabrika sortu zuen, Euskadiko lehen siderurgia. 1855. urtean Bessemer bihurgailua asmatu zuten, eta horrek bultzada handia eman zion industria-hedapenari. Bizkaiko lurpean burdin ez fosforiko ugari zegoen, siderurgia-industrietarako oso egokia. Horri esker, Euskadiko industrialariek inbertsioak egin ahal izan zituzten, eta atzerriko kapitala ere sartu zen, batez ere Ingalaterra. Denbora gutxian, Somorrostroko meategiak ugaritu ziren eta banku-sektoreak goren aldia izan zuen, 1857an Banco Bilbao sortu zenean. 1859an Barakaldon, Labe Garaiak sortu zen eta ia jarraian Bilbo inguru osoa industrializatu zen. 1870erako Bizkaia Europako burdin esportatzaile handiena zen. Burdin-esportazioek eta trenbide-konpainiek Bizkaiko burgesia industrialari aberastasuna eta boterea eman zioten. Halaber, trenbide sarea hazi egin zen eta hainbat konpainia sortu ziren; besteak beste, Ferrocarril del Norte (1864). Merkataritza-jarduera sustatu egin zen eta mende amaieran ontziola garrantzitsuak sortu ziren Sestaon (Astilleros de Sestao, Euskalduna de Construcción y Reparación de Buques); 1902an Altos Hornos de Vizcaya altzairu-fabrika handia eta garrantzitsua sortu zen. XIX. mende amaiera eta XX. hasiera aldera, Euskal Herriko eta Espainiako beste lurraldeetako jende asko Bizkaiko industriaguneetara joan zen bizitzera.

Santa Ana de Bolueta, 1860 inguruan                        AHVko azken Labe Garaia

 

            Gipuzkoan, industrializazio-prozesua motelagoa izan zen, baina berehala espezializatu zen sektore batzuetan: papergintza eta ehungintza. Industria gehienak XIX. mende amaieratik aurrera sortu baziren ere, beste batzuk XIX. mende erdialdean sortu ziren, esaterako Bergarako ehungintza-fabrika, Algodonera San Antonio 1846an. Espainiako paper jarraituko lehen fabrika: La Esperanza, Tolosan 1841ean. Eta Beasaingo Fábrica de Trenes San Martín 1860an. XX. mendean La Papelera Española sortu zen Errenterian 1902an. 1906an Arrasaten Unión Cerrajera eta 1920an Alfa, joste-makinak egiten zituen lantegia sortu siren. Lantegi horiek, oro har, txikiak edo ertainak ziren, bertako kapitalarekin sortzen ziren eta langileak gipuzkoarrak izaten ziren. 

La Algodonera San Antonio ehungintza enpresa.

 

            Langileen bizi- eta lan-baldintzei dagokienez, Bizkaian milaka langile eta meatzari zeuden oso egoera latzean: esplotazioa zegoen, barrakoi ilunetan ozta-ozta bizi ziren eta soldata baxuak jasotzen zituzten. Horregatik sortu zen langile-mugimendua. Gipuzkoan egoera ez zen hain latza, hala ere lanorduak gehiegizkoak ziren eta baldintzak ez ziren hoberenak. Han hazkunde demografikoa eta etorkinen kopurua Bizkaian baino askoz txikiagoak izan ziren, langileria gehien bat bertakoa izan zen, nekazal mundutatik zetorrena. Gainera prozesu motela izan zenez ondorioak apalagoak izan ziren eta  hortaz gatazka sozialak ez ziren Bizkaian bezain bortitzak izan.

 

            Emakumeak ere aipatzekoak dira industria garaian; izan ere, toki garrantzitsua izan zuten industrializazio prozesuan, batzuetan langile gisa, beste askotan zerbitzu ekoizle gisa. Gehien bat 14 urtetik gorako emakume ezkongabeak ziren, baina baziren ere ezkonduak edo alargunak. Haien baldintzak gizonen berdinak edo are okerragoak ziren, batzuetan tratu txarrak jasan behar zituzten-eta. 

 

            Industralizazioak ondorio ugari ekarri zituen; demografia hazkunde handia (Espainiako leku guztietatik milaka langile etorri ziren Euskadira), inmigrazioa, espazioaren urbanizazio prozesua… euskal gizartean eragin handia izango zuten gertakari hauek. Baina orduan jaio ziren etorkizuneko euskal politikaren mundua ezaugarrituko zuten politika-ideologia egitura berriak ere (kontserbadurismoa, sozialismoa eta nazionalismoa), gizarte klase berriak, eta aisia eta kultura forma berriak; orduan sortutako industria eta finantza egituretan oinarritzen dira egungo ekonomia eta gizarte garapena.

            Facundo Perezagua 1910eko meatzarien greban


 

Temas relacionados:

Opiniones de este contenido

Esta web se reserva el derecho de suprimir, por cualquier razón y sin previo aviso, cualquier contenido generado en los espacios de participación en caso de que los mensajes incluyan insultos, mensajes racistas, sexistas... Tampoco se permitirán los ataques personales ni los comentarios que insistan en boicotear la labor informativa de la web, ni todos aquellos mensajes no relacionados con la noticia que se esté comentando. De no respetarse estas mínimas normas de participación este medio se verá obligado a prescindir de este foro, lamentándolo sinceramente por todos cuantos intervienen y hacen en todo momento un uso absolutamente cívico y respetuoso de la libertad de expresión.




 No hay opiniones. Sé el primero en escribir.


Escribe tu comentario
* Datos requeridos
Título *
Contenido *
Tu nombre *
Tu email *
Tu sitio web
 
Te recomendamos...
Salon del Automovil de Ginebra
https://press.parentesys.com/728/
DEMO PARENTESYS Press
https://demo.parentesys.com/
Genetics UCE
https://press.parentesys.com/49685/
Mi Periódico Digital
https://press.parentesys.com/1/
EfeDiario
https://press.parentesys.com/46129/