LANGILE MUGIMENDUAREN SORRERA EUSKAL HERRIAN
 
icono de búsqueda de contenidos

LANGILE MUGIMENDUAREN SORRERA EUSKAL HERRIAN

Industrializazioaren ondorioz jende asko fabrika berrietara lan egitera joan ziren, baina haien lan eta bizi baldintzak oso txarrak baitziren haien ugazabek ezartzen zituzten arauak. Ondorioz, hainbat ideologia eta mugimendu berri sortu ziren, egoera latz horri aurre egin nahian.

23 mar 2020


    XIX. mendearen azken herenean, Euskal Herriko ekonomia modernizatu egin zen. Gune konkretu batzuetan (Bizkaian lehenengo eta Gipuzkoan geroago) industrializazioa asko garatu zen eta enpresek lantegietarako behar zituzten langileak Euskaditik ez ezik, estatuko beste leku ezberdinetatik heldu ziren ere. Lan baldintza oso-oso gogorrak zituzten fabrika berrietan: 12,5 ordutik gorako lanorduak, gaixotasunak maiz sorrarazten zituen lan-giro arriskutsua, hainbat egoeratan suertatzen ziren zigorrak... Eta gainera, lantegi kanpoan ere, bizi-egoera latza zeramaten; izan ere, askotan barrakoi ilunetan bizi ziren, higiene oso txarreko baldintzetan. Soldata oso baxuak zituzten eta gehiengoak ez zuen duintasunez bizi ahal izateko nahikorik.

 

    Baldintza guzti horiekin bizitzearen aurka, hainbat ideologia eta mugimendu berri sortu ziren. Ideologia horien artean, sozialismoa zegoen, Euskal Herrian indar gehien izan zuena:

 

    Sozialismoak oso giro egokia aurkitu zuen hedatzeko, Europako hainbat lekutan bezala, Euskal Herriko langileak haien bizi-baldintzataz kopetaraino zeuden eta sozialismoa haien artean oso azkar hedatu eta finkatu zen. Facundo Perezaguak, Sozialisten buruak, lan handia egin zuen eta emaitzak lortu zituen:  1886. urtean “Agrupación Socialista de Bilbao” sortu zuen eta mende bukaeran Gipuzkoara hedatu zen ere, Eibarren lehen talde sozialista sortuz. Sozialistek lan handia egin zuten langileen lan-eskubideen alde eta UGT (langileen batasun orokorra) sindikatua sortu zuten horretarako.

 

    Adibidez, 1890-ko meatzarien greba izan zen langileen lan baldintza eskasak salatzeko egin zen lehen mugimendu esanguratsua. Greba honetan 30.000 langilek baino gehiago hartu zuten parte eta aste bat baino gehiago iraun zuen. Istilu asko sortu ziren eta langileek zein poliziek indarkeria erabili zuten. Sozialistek langileen eskaerak jaso zituzten idatzi batean eta honela langileen ordezkari bilakatu ziren eta greba burutu zuten. Greba hau, hurrengo urteetan egindakoen aurrekari bilakatu zen eta erabilitako estrategiak langileek eredutzat erabili zituzten aurrerantzean.

 

    Lehen aipatu dugun bezala, euskal enpresek behar zituzten eskulangileak leku askotatik etorri ziren: gutxienak Euskal Herritik bertatik, eta gehienak, Kantabria, Errioxa, Leon, Gaztela eta hor beste nonbaitetik. Hona iristean, bestelako kultura batekin egin zuten topo: lehenik, hizkuntza desberdina entzuten hasi ziren; integratzeko oztopo handia izan zen, eta gainera, etorkinak eta berez euskaldunak zirenak, gehienetan, ez ziren ideologia, erlijio eta etnia-ezaugarri berekoak. Horrek guztiak, euskal herrian oso barneratuta zegoen ideologia batekin topo egin zuen: Nazionalismoa. Beste hainbat gertaerekin batera, etorkinen etorriak, euskal kultura eta etnia kolokan jarri zituen eta euskal abertzaleak gero eta gehiago ziren; hauek ez zituzten langile etorkinak batere gustuko eta eskluzio sozial batera eraman zituzten. Honen harira, 1911an SOV-ELA sindikatua sortu zen Bizkaian eta geroago gipuzkoako herrietan eta azkenik barrualeko lurraldeetan non ideologia katolikoak eta nazionalistak ugari ziren.

Temas relacionados:

Opiniones de este contenido

Esta web se reserva el derecho de suprimir, por cualquier razón y sin previo aviso, cualquier contenido generado en los espacios de participación en caso de que los mensajes incluyan insultos, mensajes racistas, sexistas... Tampoco se permitirán los ataques personales ni los comentarios que insistan en boicotear la labor informativa de la web, ni todos aquellos mensajes no relacionados con la noticia que se esté comentando. De no respetarse estas mínimas normas de participación este medio se verá obligado a prescindir de este foro, lamentándolo sinceramente por todos cuantos intervienen y hacen en todo momento un uso absolutamente cívico y respetuoso de la libertad de expresión.




 No hay opiniones. Sé el primero en escribir.


Escribe tu comentario
* Datos requeridos
Título *
Contenido *
Tu nombre *
Tu email *
Tu sitio web
 
Te recomendamos...
OSCAR H CABALLERO MUSIC
https://shop.oscarhcaballero.com/
MORDISCO
https://press.parentesys.com/27480/
CREACCIONA NEWS->blog()
https://www.creacciona.com/
ElGanchoSocial
https://press.parentesys.com/49170/
parentesys
https://www.parentesys.es/