LANGILEOK, HAS DEZAGUN IRAULTZA
 
icono de búsqueda de contenidos

LANGILEOK, HAS DEZAGUN IRAULTZA

Langileon bizi balditza eskasak hobetzeko bide bakarra, mugitzea eta zarata egitea da, gure ugazabek jakin dezaten ezin dugula horrela denbora askoz biziraun.

Galder Iriondo | 23 mar 2020


 

     Azken urteotan euskal lurraldeetan izandako industrializazioak, klase sozial berri bat sortu du: langileria. Fabrika berri asko daude eta jabe boteretxuek haien dirua ekoizteko behar duten eskulana langileek betetzen dute ia-ia haien bizia bidean galduz. Seguruenik entzunda daukazue pertsona horiek sufritu behar dituzten bizi-baldintza kaskarrak, edo zuzenean, bizi izan dituzue. Horrela ez bada, lasai egon, hementxe daude: 12 ordu baino gehiagoko lanorduak izaten dituzte, lan-giro arriskutsuetan lan egiten dute eta zigor mordoa jasotzen dute edozein huskeriagatik. Gainera, lanetik kanpo ere bizitza gogorra dute, soldata xumeak ordaintzen baitizkiete eta barrakoi ilunetan bizitzeko baino ez zaie iristen, higine oso gutxirekin.

 

     Aldi berean, eta kontrako puntura begira, jabeek denetarik dute, etxe politak, egunero aldatzeko arropa adina eta janari asko. Baina argi izan behar dugu, hori guztia, guri esker lortu dutela. Gure lan indarrak haiei dirua ematen die eta ordainean guri ez digute ezta beharrezkoa ematen, produktu bezala erabiltzen gaituzte. Orduan, gu geuk ez badugu ezer esaten, nork esango du? Inork ere ez. Langilon mugimendua beharrezkoa dugu gure biziraupenerako. Gu gehiago gara eta zarata egiten badugu, gauza handiak lor ditzakegu. Ikusi zenuten bada, 1890ko greba orokorrari esker lortu genuena, gertakari hori eredutzat izan behar dugu etorkizunerako. Greba, manifestazio, kontzentrazio eta kexen bitartez lortu genezake gure egoera hobetzea eta hatzamar bat ere ez mugitzen ez duten haien aberastasuna gure artean banatzea. Beraz, badakizue, has gaitezen antolatzen, bide bakarra baita!

Facundo Perezagua




 

Temas relacionados:

Opiniones de este contenido

Esta web se reserva el derecho de suprimir, por cualquier razón y sin previo aviso, cualquier contenido generado en los espacios de participación en caso de que los mensajes incluyan insultos, mensajes racistas, sexistas... Tampoco se permitirán los ataques personales ni los comentarios que insistan en boicotear la labor informativa de la web, ni todos aquellos mensajes no relacionados con la noticia que se esté comentando. De no respetarse estas mínimas normas de participación este medio se verá obligado a prescindir de este foro, lamentándolo sinceramente por todos cuantos intervienen y hacen en todo momento un uso absolutamente cívico y respetuoso de la libertad de expresión.




 No hay opiniones. Sé el primero en escribir.


Escribe tu comentario
* Datos requeridos
Título *
Contenido *
Tu nombre *
Tu email *
Tu sitio web
 
Te recomendamos...
Music World
https://press.parentesys.com/47897/
Xtreme News
https://press.parentesys.com/30094/
parentesys
https://www.parentesys.es/
EfeDiario
https://press.parentesys.com/46129/
Ultima News
https://press.parentesys.com/27457/